XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala eta guztiz ere, Jainkoa ez zen haietaz ahaztu.

Eta Ejiptoko beren egoera ikusirik eta zapalkuntza hartatik atera nahirik, Jainkoak Moisesi deitu eta esan zion: Badakusat nere Herria oso txarki bizi dela Ejipton.

Esan iezaiezue Abrahanen jatorriko guztiei nere esaneko egin daitezela eta Nik bihurtuko zaituztet zeuon lurraldera, Abrahani eman nion lurraldera, orain urte onak dira-ta.

4. Jainkoak lege batzuk eman zizkion: Hamar Aginduak.

Abrahanen ondorengoek aginduok beteko zituztela agindu zuten, eta Jainkoak Ejiptotik atera egin zituen.

5. Gau batez atera zituen Moisesek Ejiptotik, Jainkoak lagunduta.

Eta orduantxetik Jainkoaren Herri deitzen zaie Abrahanen ondorengoei.

Nolakoa izan ote zen beren poza beren buruak Jainkoak askatu zituela ikustean! Bazen han eskerrak eman beharra!.

6. Eta inoiz gehiago Jainkoaz ahaztu ez zitezen, urtean behin taldeka, familika elkartzeko agindu zien Jainkoak: Eskerrak emateko eta Hamar Aginduak gogoratzeko.

Horixe zen BAZKO JAIA, menpetasunetik askatasunera igarotzea ospatzen zuten jaia.

Gauez batzen ziren guztiak beren etxetan.

Zaharrenak berrien berri gogoratzen zuen Jainkoak gau hartan bere Herriaz egindakoa; bildotsa jan eta Jainkoari abesten ematen zuten gaua.

7. Israeldarrek zergatik ematen zizkioten eskerrak Jainkoari? Nundik edo zertatik askatu zituen Jainkoak? (Elkarrizketa).

KRISTAU ARGITASUNA

1. Jesusek berak ere Bazko Jai asko ospatu zituen Mariarekin eta Joserekin.

Eta bere bizitzako azken urteetan, bere ikasleekin.

Eta azkenengoz ospatu zuenean badakizue zer egin zuen? Jantoki antzeko etxe bat bilatzeko agindu zien ikasleei.

Dena gertatu zutenean, Jainkoari eskerrak emateko Afaria hasi zuten.

2. Jesus arduratsu eta kezkatsu ikusten dute.

Zer ote du bada? Halako batean, berak esango die: - Gaur, azkenekoz zuekin afalduko dut.

Ni hiltzeko bila dabilzkit eta.

Bazkoa ospatu behar dugu, nere Aita Jainkoari eskerrak emateko; baina, era berriz, ez beste isrraeldarren antzera.